Itxi

Gizartea

Anberesen agertutako gorpua

Hodei Egiluzen gurasoak Belgikan egongo dira DNA emaitzak izan arte

Agentziak | Erredakzioa

Galdakaoko gaztearen gurasoek Belgikan emango dute astea, otsailaren 11an, Escalda ibaian aurkitutako gorpuari egindako DNA proben emaitzen berri izan arte.

1:15
Hodei Egiluzen gurasoak

Hodei Egiluzen gurasoek Belgikan emango dute astea, otsailaren 11n, Anbereseko Escalda ibaian aurkitutako gorpuari egindako DNA proben emaitzen berri izan arte. Galdakaoko gaztea 2013ko urriaren 19an desagertu zen.

Azterketek gorpuaren nortasuna zehaztuko dute, senitartekoen inguruko iturriek azaldu dutenez.

Galdakaoko gaztearen gurasoak Bruselara joan dira, ‘Chil focus’ gobernuz kanpoko erakundearen proiektu baten aurkezpenean parte hartzeko. Desagertutako beste bost gazte eta umeen senitartekoekin batera, adingabeak bilatzeko egitasmoa aurkeztu dute.

Hala ere, Escalda ibaian topatutako gorpuaren DNA probak bukatu arte Belgikatik alde ez egitea erabaki dute Hodeiren gurasoek. Hala, astea bukatu arte bertan izango dira, iturri berdinak erantsi duenez.

Hodeiren arrastoa galdu zenetik “zenbait” gorpu agertu dira Anbereseko ibaian, baina Hodei ez da azaldu.