Itxi

Gizartea

Atxiloketak

Indar Gorrik protesta egin du Sadar kanpoaldean

Agentziak | Erredakzioa

500 bat zalek egin dute bat Almeriaren aurkako partidaren aurretik deitutako elkarretaratzearekin.

  • Indar Gorriko kideen elkarretaratzea Almeriaren aurkako partidaren aurretik. Argazkia: EITB

    Indar Gorriko kideen elkarretaratzea Almeriaren aurkako partidaren aurretik. Argazkia: EITB

Osasunaren aldeko zaleal biltzen dituen Indar Gorri taldeak manifestazioa egin du Sadar futbol-zelai inguruan, Osasunak eta Almeriak jokatu duten partidaren aurretik. Protestaren arrazoia honakoa izan da: aste honetan bere 18 kide atxilotzea, ustezko borroketan parte-hartzea leporatuta.

500 bat zale bertaratu dira norgehiagoka hasi baino 45 minutu lehenago deituta zegoen elkarretaratzera. "Sadar bizirik Indar Gorri aurrera" lelopean, Osasunazale horiek protesta egin nahi izan dute aste honetan euren kidetako 18 atxilotu izanagatik, ustez "muturreko beste zale batzuekin (kontrakoak izan zein kidekoak izan) borroka bortitzetan parte hartzeagatik".

Nahiz eta instrukzioko epaileak adierazi zuen ikerketa ez zegoela Indar Gorriren aurka zuzenduta, Indar Gorrik irizten dio "talde horren aurkako eraso bortitza" dela.

Horrebestez, Indar Gorrik zelaira ez sartzea erabaki du; hala ere, "askatasuna" eman die bere kideei Sadarrera sartzeko.

rrera sartzeko.