Itxi

Gizartea

Adierazpen instituzionala

Gasteizko Udalak gaitzetsi egin du atzo bi ama-alabak jasandako erasoa

E. Lotina | eitb.eus

“Sumario-sekretua lehenbailehen altxatzea eta gertatutako guztia argitzea” espero du Gasteizko Udalak.

Gasteizen atzo izandako gertakari larrien aurrean “atsekabea” agertu du Gasteizko Udalak, eta erasoa “irmo gaitzetsi” du. Bestalde, “sumario-sekretua lehenbailehen altxatzea eta gertatutako guztia argitzea” espero duela esan du Udalak.

Adingabeari ustez egindako sexu-abusuak eta hilketa saiakera “irmo gaitzetsi” ditu Arabako hiriburuko Udalak adierazpen batean.

Udalak “babesa” azaldu die biktimen senitartekoei, eta “elkartasuna, emakumeen edo adingabeen aurkako indarkeriaren biktimak izan daitezkeen familiei eta pertsonei”. Udalaren lankidetza eskaini die guztiei.

Azkenik, “erakunde eta gizarte eragile guztiekin batera lan egiteko konpromiso sendoa” erakutsi du Udalak, “ez bakarrik eskubideen urraketa horiek artatzeko eta konpontzeko orduan, delitu edo jarrera horiek prebenitzeko baizik”.