Itxi

Gizartea

Etxegabetzeak

Iruñean etxegabetze bat gelditzea lortu dute

Eider Garaikoetxea | Eitb.eus

Elkarretaratzea egin dute etxebizitzaren aurrean, eta Asiron alkatea eta Nafarroako Parlamentuko presidentea ere bertan izan dira. #PatxiEzDoa eta #PatxiSeQueda etiketak bolo-bolo dabiltza Twitterren.

1:39

#Patxiezdoa. Hala adierazi dute gaur, goizean goizetik, Iruñeko Txantrea auzoan bildu diren dozenaka lagunek. Patxi eta Idoia etxegabetzeko asmoaren berri jaso ondoren, elkarretaratzea egin dute bikotearen etxebizitzaren aurrean, bankuaren asmoa oztopatzeko.

Joxe Abaurrea Iruñeko alkateordeak 09:20 aldera Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, etxegabetzea gelditzea lortu dute bizilagunek, eta BBVA negoziatzeko prest agertu da.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea ere izan dira Argedas kalean, bertan bildutako gainerako guztiekin batera, euren babesa agertzeko Patxi eta Idoiari.

Desahucio Etxegabetzea Iruña Pamplona Txantrea. Argazkia: Iñaki Errea ETB

Asiron ere izan da Txantrean. Argazkia: Iñaki Errea ETB

Twitterren ere bolo-bolo dabil gaia, eta #Patxiezdoa etiketa erabiltzen ari dira erabiltzaile asko. Gaztelaniazko etiketa, #PatxiSeQueda, goizeko gai arrakastatsuenen artean dabil.