Itxi

Gizartea

Vitoria-Gasteiz

Ume bat leihotik bota duen gizonezkoa musika irakaslea da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erasotzaileak 30 urte ditu, jatorriz Sevillakoa da, baina aspalditik Gasteizen bizi da.

  • Ertzaintzak gertakaria jazo den etxea miatu du. Argazkia: EFE

    Ertzaintzak gertakaria jazo den etxea miatu du. Argazkia: EFE

Bart, Gasteizen, 17 hilabeteko haurra leihotik bota eta haren amari eraso egin dion gizonezkoa musika irakaslea da eta Gasteizko Udalaren kontserbatorioan saxofoia jotzen irakasten du.

EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, erasotzailea jaiotzez Sevillako da, baina urteak daramatza Gasteizen. Musika irakaslea da eta ordezkapenak egiten aritzen da.

Iturri horren arabera, goizean ez da bere lanpostura joan, bere lankideek haren falta sumatu dute, eta Ertzaintzak atxilotu egin duela jakin dutenean harrituta geratu dira.

Lana bilatzeko webgune batean argitaratu duenez, Musikaren Historia eta Zientzia lizentziatura dauka, saxofoi irakaslea da eta Sevillako Manuel Castillo Kontserbatorio Nagusian egin zituen ikasketak.

Goizaldeko 03:40 inguruan atxilotu dute, haurtxo bat leihotik behera botatzeagatik eta haren amari jotzeagatik. Ama-alabak ospitalean daude. Haurra larri dago.