Gizartea
Hernanin, urtarrilaren 13an
Zelaia sagardotegian ekingo diote 2016ko txotx denboraldiari
Agentziak | Erredakzioa
Aurtengo gonbidatuak Loreak pelikulako protagonisten lekukoa hartuko du; izan ere, horiek ireki zuten 2015eko urtarrilean lehen kupela.
-
Argazkia: EiTB.
Sagardoaren Lurraldeak urtarrileko 13an aurkeztuko ditu 2015eko uztaren ezaugarriak, txotx 2016ko denboraldiari hasiera emateko. Sagardo berriaren ospakizuna Hernaniko Zelaia sagardotegian egingo dute aurten.
Jesus Maria Santos Astigarragako alkate eta Sagardun Patzuergoko presidentea izango da buru aurkezpen-ekitaldian; Astigarragako Sagardoetxean egingo dute, eguerdiko hamabietan. Bertan, uzta berria iragarriko dute, eta sagardoaren eta sagardo berriaren ezaugarriak zehaztuko dituzte. Halaber, sagardogileen munduko gertaera nagusien berri emango dute.
Hogeita hirugarren edizio honetan, Hernaniko Zelaia sagardotegian egingo dute hasiera-ekitaldia. Aurtengo gonbidatuak Loreak pelikulako protagonisten lekukoa hartuko du; izan ere, horiek ireki zuten 2015eko urtarrilean lehen kupela.