Itxi

Gizartea

San Tomas

Donostia baserritarren plaza bilakatuko da abenduaren 21ean

EITB.EUS

Ohiturari jarraituz, txistorra izango da produktu nagusia, baina beste elikagai batzuk ere izango dira eskuragarri; gazta, eztia, sagardoa eta gozoak, esaterako.

  • San Tomas azoka Donostian, 2014ean. Argazkia: EFE

    San Tomas azoka Donostian, 2014ean. Argazkia: EFE

Datorren abenduaren 21ean San Tomas azoka egingo dute Donostian. Hiri guztian barrena dozenaka postu jarriko dituzte, eta gure baserritarren eta artisauek egindako produktuak izango dira eskuragarri; tartean, gazta, eztia, sagardoa eta gozoak. Alabaina, ohiturari jarraituz, txistorra izango da protagonista nagusia.

San Tomas eguna XIX. mende erdialdean hasi ziren ospatzen Donostian. Lurren jabe ez ziren baserritarrak Gipuzkoako hiriburura joaten ziren urtean behin errenta ordaintzera, eta, bertan zirela baliatuta, bere produktuak eskaintzen zizkieten donostiarrei.

Denborak aurrera egin ahala, Donostian azoka bat antolatzeko beharrizana ikusi zuten, eta San Tomas eguna Konstituzio plazan egiten dute ordutik.