Gizartea
Falstaff rankinga
Bereziartua, Europako seigarren sagardo onena
eitb.eus
Austriako aldizkari espezializatu batek 100dik 89 puntu eman dizkio Astigarragako sagardoari.
-
Txotxa. Argazkia: Efe
Falstaff Austriako ardo eta gastronomia aldizkariak Europako seigarren sagardo onenaren izendapena eman dio Bereziartua gipuzkoarrari, diariodegastronomia.com webguneak jakitera eman duenez.
Astigarragako Bereziartua sagardoak 100dik 89 puntu lortu ditu, eta seigarren postua lortu du hainbat sagardoren artean, bereziki burbuiladun sagardoen artean, horiek baitira Europan gehien kontsumitzen direnak.
Gregg’s Pitt Ingalaterrakoa da lehenengoa sagardo onenen 8ko zerrendan, eta zerrendako erdiak Frantziako Estatuan ekoitzitako edariak dira.