Itxi

Gizartea

Alerta, bertan behera

Galiziako pazienteak negatibo eman du ebolaren bigarren proban

Agentziak | Erredakzioa

21 urteko gizonak malaria duela baieztatu dute emaitzek. Eritasun horri aurre egiteko tratamendua asteazkenetik jasotzen ari da.

  • 21 urteko Gineako gaztea. Artxiboko irudia: EFE

    21 urteko Gineako gaztea. Artxiboko irudia: EFE

Vigoko Meixoeiro ospitalean, iragan asteazkenetik, bakarturik duten 24 urteko gizonak negatibo eman du ebolaren bigarren proban. Gineako gaztea kasu susmagarria zen, baina bigarren probaren emaitzak protokoloa bertan behera utzi du, asteartean Coruñako ospitalera (Chuac) heldu ondoren.

Galiziako Osasun Zerbitzuak jakitera eman duenez, asteazkenean lehen proba egin eta gero, bigarren proba sintomatologiak 72 ordu bete ondoren egin zioten. Lehen azterketan negatibo eman zuen. Bigarren probak emaitza baieztatu eta birusaren presentzia baztertu du.

Emaitza negatiboa berretsi ondoren, ebolaren presentzia “behin betiko” baztertu du Galiziako Osasun Kontseilaritzak.

Bakartzea amaitu da

Beraz, gizonezkoa bakartzeko erabakia atzera bota dute, eta pazientearekin harremanetan izan ziren pertsona guztiei ezarritako murrizketak kendu dizkiete. Sergaseko iturriek azaldu dutenez, orain gizona Coruñako ospitalera eramango dute berriro.

Iturri berdinen arabera, gaztea egonkor dago eta ez du sukarrik. Hala ere, malarian positibo eman du, aurreneko azterketen emaitzak berretsiz. Hala, gaixotasun horri aurre egiteko tratamendua jasotzen hasi zen asteazken arratsaldean.

n arratsaldean.