Gizartea
ETB Nafarroan
Barkos: 'Gizartearen eskakizuna zen Nafarroan ETB ikusi ahal izatea'
AGENTZIAK | ERREDAKZIO
Nafarroako Gobernuko presidentea "oso pozik" agertu da, Iruñerrian ETB ikusi baita jada.
-
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EiTB
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea "oso pozik" agertu da, astelehen honetatik Euskal Telebista (ETB) ikusi ahal baita Iruñerrian. Horrenbestez, "eskakizun sozial bati" erantzun eman diotela txalotu du.
Hainbat urtez, ETB ezin izan da ikusi Nafarroan, UPNren gobernuek galarazi egin zutelako. Arazo teknikoak edo ekonomikoak argudiatu zituzten Euskal Telebistaren eskaintza ukatzeko.
"Hainbat hilabeteko lana izan da, eta etorkizunean ere jarraituko dute", azaldu du Barkosek, eta ETB Nafarroara iritsita Parlamentuaren eskakizunak ere bete dituztela gogorarazi du.
"ETB Nafarroan ikusi ahal izatea gizartearen eskakizun bat zen; ez zuen zentzurik Nafarroan Euskal Telebista ezin ikusteak", nabarmendu.