Itxi

Gizartea

Errefuxiatuen krisia

Gobernuaren eta erkidegoen bilera Madrilen, errefuxiatuak hizpide

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren izenean, Jose Luis Madrazo eta Miguel Laparra izango dira bileran.

1:15

Espainiako Gobernuak, autonomia erkidegoetakoek eta udaletakoek bilera egingo dute gaur eguerdian Madrilen, errefuxiatuen krisia nola kudeatu eztabaidatzeko.

Fatima Bañez Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako ministroak gidatuko du bilera, eta Jose Luis Madrazo Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren izenean ; Nafarroako Gobernua, ostera, Miguel Laparra Gizarte Gaietarako kontseilari eta bigarren presidenteordeak ordezkatuko du.

Espainiako Gobernuko ministerio arteko batzordeak lehen bilera egin zuen atzo errefuxiatuen krisia aztertzeko eta datorren asteazkenean Europako Batzordeak egingo duen bilera prestatzeko. 120.000 errefuxiatu Europako herrialdeen artean banatzea proposatu du Europako Batzordeak, eta, proposamen horren arabera, Espainiak 15.000 errefuxiatu hartu beharko ditu.

Bien bitartean, Espainiak errefuxiatuen krisiari eman beharko liokeen erantzunari buruz hitz egin dute Espainiako Gobernuak eta PSOEk, eta gaiaren inguruko jarrera bat adostea espero dute.