Itxi

Gizartea

Bozeramaileen batzordea

Siriako errefuxiatuen 'egoera larria' aztertuko du Bilboko Udalak

Agentziak | Erredakzioa

Bozeramaileen Batzordeak ezohiko bilera egingo du 17:00etan. Ondoren, Juan Maria Aburto alkateak eta Batzordeko kideek adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

“Siriako gerratik ihes egiten ari diren milaka errefuxiatuen” egoera “larria” ikusita, Bozeramaileen Batzordea deitu du Bilboko Udalak arratsalderako.

Horrela, Batzordeak ezohiko bilera egingo du 17:00etan. Ondoren, Juan Maria Aburto alkateak eta Batzordeko kideek adierazpenak egingo dituzte komunikabideen aurrean.

“Europako mugetan bizitzen ari den egoeraren” aurrean, jarrera kritikoa azaldu zuen Bizkaiko hiriburuko Udalak iragan astean. Siriako errefuxiatuen egoerari aurre egiteko “edozein ekimen solidario serio” aintzat hartuko duela adierazi zuen.

“Erakundeekin, elkarteekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin isilean elkarlanean” ari dela esan zuen Udalak, eta “Eusko Jaurlaritzarekin etengabe” harremanetan dagoela jakinarazi zuen. “Erkidegoan erabaki bateraturen bat hartzeko zain gaude, horrekin bat egiteko”, iragarri zuen Udalak.