Gizartea
Migrazio krisia
PSEk zuzendutako bederatzi udalak, errefuxiatuak hartzeko prest
Agentzia | Erredakzioa
Ermua, Portugalete, Eibar, Irun, Pasaia, Zumarraga, Lasarte-Oria, Moreda eta Iruña Oka dira PSEk zuzentzen dituen bederatzi udalak.
-
Idoia Mendia. Argazkia: EiTB.
PSEk zuzentzen dituen bederatzi udalak errefuxiatuak hartzeko sortzen ari den udalerrien sarera gehituko dela iragarri du. Komunikatu baten bidez adierazi dutenez, errefuxiatu familia osoak 'gerraren beldurretik ihesean' ari dira, eta, egoerari aurre egiteko, udal baliabideak eta larrialdietako laguntzak bilduko dituzte 'babesik gabe daudenen egoera arintzeko'.
Jakinarazpenean adierazi dutenez, euskal alkate sozialistek Siriako gerratik ihesean dauden errefuxiatuak hartzeko 'beharrezkoak diren neurriak' hartuko dituzte. Izan ere, PSEren aburuz, errefuxiatuak 'Europara heldu nahi dira giza drama larria batetik iheska'.
Ermua, Portugalete, Eibar, Irun, Pasaia, Zumarraga, Lasarte-Oria, Moreda eta Iruña Okako udalak errefuxiatuak hartzeko sarera batuko dira, etorkinen eskuetan jarriz 'emergentzia egoera arintzeko dituzten udal baliabideak'.