Itxi

Gizartea

Donostiako zezen-plaza

Zezenketen eta monarkiaren aurkako protestak Illunben

Agentziak | Erredakzioa

200 bat lagunek protesta egin dute zezen-plazaren kanpoaldean. Tentsio uneak bizi izan dira. Era berean, zezenen aldekoen eta kontrakoen arteko eztabaidak izan dira.

1:16

200 bat pertsonek monarkiaren eta zezenketen kontra protesta egin dute arratsaldean, Illunbe zezen-plazaren kanpoaldean. Gainera, errepublikaren eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko oihuak izan dira.

Zezen-plazatik aldentzeko eskatu die Ertzaintzak manifestariei eta tentsio uneak bizi izan dira. Era berean, zezenen aldekoen eta kontrakoen arteko eztabaidak izan dira.

Mobilizazioan errepublikaren banderak, ikurrinak eta ?2016 torturaren hiriburua? bezalako leloekin pankartak erakutsi dituzte. Besteak beste, Xabi Sotok eta Jon Albizu Gipuzkoako batzarkideak (EH Bildu), Amaia Martin Irabaziko zinegotziak eta Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako ordezkariak protestan parte hartu dute.

Elkarretaratzea 18:15 arte luzatu da. Ertzaintzak manifestariak une oro estu hartu ditu.

Juan Carlos erregea zezen-plazan izan da zezenak Donostiara itzuli diren egunean. Enrique Ponce, Jose Maria Manzanares eta Alberto Lopez Simon toreatzaileek parte hartu dute korridan. Azkenak Francisco Rivera Ordoñez Paquirri ordezkatu du.

Elena infantak eta Felipe Juan Froilan eta Victoria Federica bilobek Juan Carlos lagundu dute. Donostiako zezen-plazako kailejoian tokiak gorde dizkiete antolatzaileek. 6.000 bat ikusle bildu dira zezen-plazan. Plazaren hiru herenak bete dira.

Enrique Ponce toreatzen aurrena izan da Donostiak bi urte zezenketarik gabe eman ondoren. Torrestrella ganadutegiko, 515 kiloko, Soleado zezena hartu du Valentziako toreatzaileak.

Zezenketak Donostian protestak efe

Tentsioa Illunbeko zezen-plazaren kanpoaldean. Argazkia: EFE

?Zeugatik eta askatasunagatik doa?

Hiru toreatzaileek zezenak erregeari eskaini dizkiote eta jaialdian egotea eskertu diote. ?Beti ere ohore bat da zezen bat eskaintzea, gaur are bereziagoa, zure presentziarekin zezenak eta gure artea ez-ezik, historia, tradizioa eta kultura babesten ari zarelako. Gainera, demokrazia eta askatasuna babesten ari zara?, adierazi du Poncek.

Ondoren, Manzanares erregea bertan zelako zoriondu da, eta zezenketak ?urte askotarako? izatea espero duela esan du. Azkenik, Lopez Simonek hurrengoa esan dio Juan Carlosi: ?Zeugatik eta askatasunagatik doa?.

Zezenketak Donostian protestak Illunben efe

Tentsioa Illunbeko zezen-plazaren kanpoaldean. Argazkia: EFE

Juan Carlos erregea: ?Jaia Espainiaren aktibo bat da?

Zezenketak ?babestu behar dugun Espainiaren aktibo? bat direla adierazi du erregeak. Donostian korrida bat ikusten duen lehen aldia zela onartu du Juan Carlosek. Horregatik, ?alabarekin eta bi bilobekin? bertan izatea ilusio handia egiten ziola azaldu du. ?Festa nazionala beti babesten dugu?, erantsi du.

Tauromakiak ?nire babes osoa du?, adierazi du Elena infantak. ?Zezen-plaza ikusgarri honetara? bueltatzea espero duela gaineratu du.