Itxi

Gizartea

Juan Carlos I.a egongo da

Polemika artean itzuliko dira zezenak Illunbera, ostegun honetan

eitb.eus

Zezen-feria gaurtik igandera bitartean egingo da, eta gaurko egunerako Juan Carlos I.a bertaratzea espero da.

1:44

Zezenak ostegun honetan bueltatuko dira Donostiako Aste Nagusira eztabaidan murgilduta, bi urte eta gero; izan ere, EH Bilduk zuzentzen zuen udal-gobernuak zezenketak kentzea erabaki zuen.

Zezen-feria gaurtik igandera bitartean egingo da, eta gaurko egunerako Juan Carlos I.a bertaratzea espero da.

Illumbeko areara zezenak itzultzeak zein Juan Carlos I.a erregea bertan egoteak polemika piztu dute, eta dagoeneko badira bataren eta bestearen aurkako protestak deituta.

Gauzak horrela, Donostiako Errepublikarrak Elkarteak elkarretaratzea deitu du, Gipuzkoako hiriburuko Illumbe zezen-plazan, 17:30ean, Juan Carlos I.a erregea bertan egotearen aurka. Halaber, "animalien tortura eta hilketaren aurkako" protesta egitera ere deitu dute. Horrez gain, Donostia Antitaurina Orain! plataformatik ere elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.