Itxi

Gizartea

Euskal ikasketen programa

Hitzarmena berritu dute Euskadik eta Boiseko Unibertsitateak

Agentziak | Erredakzioa

Euskara eta euskal kultura Idahoko (AEB) estatuan ikasi ahal izateko lankidetza hitzarmena berritu dute Eusko Jaurlaritzak eta Boise State Universityk.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria Boisen. Artxiboko irudia: EiTB

    Iñigo Urkullu lehendakaria Boisen. Artxiboko irudia: EiTB

Euskara eta euskal kultura Idahoko (AEB) estatuan ikasi ahal izateko lankidetza hitzarmena berritu dute Eusko Jaurlaritzak eta Boise State University-BSUk (Boiseko Unibertsitatea).

Gainera, Euskal Ikasketen Programa mantentzeaz gain, esparru horietan beste irakasle lanpostu bat sortuko du hitzarmenak.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua Bob Kustra BSUko presidentearekin eta Martin Schimpf errektorearekin bildu dira gaur. Akordioaren xehetasunak zehaztu dituzte bileran.

Uriarte: “Idahon euskalduna ez da batere arrotza”

Sailburuaren ahotan, testua Euskadiren “aurkezpen gutuna” da AEBetan. “Idahon euskalduna ez da batere arrotza, euskarak bizirik jarraitzen du ehunka etxetan eta Euskadin bezala sentitzen gara”, goraipatu du Uriartek.

Euskal Ikasketen Programak mintegiak eta konferentziak antolatzen ditu. Bestalde, euskara eta euskal kultura sustatzen duten inguruko entitateei babesa ematen die. Orain arte 450 ikasle baino gehiagok parte hartu dute urtero ikastaroetan.