Itxi

Gizartea

Pontevedran

Aita batek bi alabak hil ditu, eta bere buruaz beste egiten saiatu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pontevedrako Moraña herrian izan da hilketa. Batak 4 urte zituen, eta 9, besteak.

  • Moraña EFE

    Pontevedrako Moraña herrian izan da gertaera. Argazkia: EFE

Gizonezko batek ustez bi alabak hil ditu Pontevedrako Moraña herrian, Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez. Gizona bere buruaz beste egiten saiatu da gero.

Hildakoek 4 eta 9 urte zituzten, ikerketako iturrien arabera. Galiziako agintarien esanetan, Caldaseko epaitegia arduratuko da instrukzioaz, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.

Ustezko hiltzailea Montecelo erietxera eraman dute, zauriak sendatzera.