Itxi

Gizartea

Donostia

Ia 400 ekitaldi izango dira aurtengo Donostiako Aste Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Sagueseko kontzertuetan honako hauek arituko dira, besteak beste: Rosario Flores, Carlos Jean, Berri Txarrak, Oreka TX eta Hesian.

400 bat ekitaldi egingo dituzte aurtengo Donostiako Aste Nagusian hiri guztiko 23 agertokitan banatuta. Hala aurkeztu dituzte Eneko Goia alkateak eta Alfonso Gurpegui jaietako zinegotziak. Aurkezpen-ekitaldia jaietako kartel-iragarlea jakitera emateko ere aprobetxatu dute.

Donostiako Aste nagusia abuztuaren 8an hasiko da, 19:00etan, udaletxeko terrazan egin ohi den kanoikadaren bidez. Hori egiteko ardura Ama Birjinaren Eskola eta Easo abesbatzak izango dute aurten.

Aurtengo berritasunen artean, Ondarretako hondartza jaietarako gune gisa berreskuratu izana nabarmentzen da. Aipatzekoa da ere José María Usandizaga konpositorea omenduko dutela abuztuaren 8an Konstituzio plazan egingo duten Txistularien Alardean. Aldi berean, honako hauek ere aipagarriak dira: hurrengo egunean Bretxan egingo den lehiaketa gastronomikoa eta egun bereko gaueko lasterketa, 14an ikusi ahalko den emakumez osatutako bertso-saioa edota Gernikako Arbola pasealekuan bisitatu ahalko den bigarren eskuko zein sortzaile berrien azoka.