Gizartea
Osasuna
Donostiako Ospitaleak ebola sendatzeko segurtasun eremua ireki du
agentziak | erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du segurtasun biologiko handiko eremu berri horri esker "segurtasun" osoz sendatu ahal izango dituztela ebola eta bestelako gaixotasun kutsakorrak.
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du dagoeneko Donostiako Ospitalean martxan dagoen segurtasun biologiko handiko eremu berriari esker "segurtasun" osoz sendatu ahal izango dituztela ebola eta bestelako gaixotasun kutsakorrak.
Urkullu gaur Donostiako Ospitalean izan da, Espainiako Estatuan ebola eta antzeko kasuentzako jarriko dituzten 7 zentroetako eremuetako batean. Izan ere, Donostiara joango dira, EAEkoez gain, Nafarroako, Kantabriako eta Errioxako gaixo kutsakorrak ere.
Aurreko apirilean hasi ziren eremu berria eraikitzeko lanak, eta aurreko ekainaren 13an amaitu zituzten, 321.742 euroko inbertsioaren ostean.
Gaixoaren tratamenduaz gain, osasun alorreko profesionalen segurtasuna izan da eremua atontzeko garaian gehien zaindu duten gauzetako bat, Urkulluren esanetan.
Segurtasun biologiko handiko eremua erdiko eraikinean dago, eta atal hauek ditu: gaixoaren logela, sarrerako esklusa, kutsadura kentzeko eremua, eta kutsadura kentzeko dutxan sartzeko korridorea.
Segurtasunari begira, 8.809 langile trebatu dituzte 517 ikastarotan. Epidemiologia, antolaketa eta prebentzio alorrak jorratu dituzte.
orratu dituzte.