Itxi

Gizartea

Uztailaren 13tik 19ra

'Frackanpada'n parte hartzeko dei egin du 'Fracking ez' mugimenduak

Agentziak | Erredakzioa

50 kolektibo baino gehiago bilduko dira Subillan (Araba) uztailaren 13tik 19ra bitartean gasa eta petrolioa ateratzeko teknikari “ez” esateko.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

‘Frackanpada’n haustura hidraulikoaren aurkako nazioarteko kanpaldian parte hartzeko dei egin du ‘Fracking ez’ mugimenduak. Kanpaldia uztailaren 13 hasiko da Subillan (Araba).

ELA sindikatuaren Bilboko egoitzan prentsaurrekoa eman du gaur ‘Natura Gure Ardura’ lantaldeak. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren parte da lantaldea.

50 kolektibo baino gehiago bilduko dira uztailaren 13tik 19ra bitartean gasa eta petrolioa ateratzeko teknikari “ez” esateko, azaldu dutenez.

Kanpaldian eztabaidak, mahai-inguruak eta mintegiak egingo dituzte. “Kolektiboki hartu beharreko erabakien aurrean gaude”, adierazi du Mila Elorza AHT Geldituko ordezkariak.

Frackingak naturan “ondorio larriak” dituela salatu dute mugimenduko kideek, “etorkizuneko belaunaldien existentzia zailduz”.

Akuiferoen kutsadura

Konkretuki, teknikarekin akuiferoak kutsatzen direla ohartarazi dute. Era berean, frackingak behar duen inbertsio “handia” kritikatu dute; izan ere, bost urteko bizitza dute hobiek, eta “oso etekin txikia”. Horrek putzu berriak eraikitzera behartzen du.

Eusko Legebiltzarrak onartutako legeak “nahiz eta teknika ez debekatu, frackinga oztopatzen du”, goraipatu dute mugimenduko kideek.