Gizartea
Noos auzia
2,3 milioi euro ordaindu dituzte Urdangarinek eta infantak auzitegian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bartzelonako etxebizitza saldu ondoren, fidantzari aurre egiteko diru-kopurua eraman dute gaur Palmako Auzitegira.
Cristina infantak eta Iñaki Urdangarin senarrak 2,3 milioi euro eman dituzte gaur goizean Palmako Auzitegian, epaileak erantzukizun zibilagatik ezarri zien fidantzari aurre egiteko.
Bartzelonan bikoteak zuen etxebizitza dagoeneko saldu dutela jakinarazi zion atzo Iñaki Urdangarinen abokatuak Jose Castro epaileari.
Hortaz, fidantza ordaintzeko dirua Palmako Auzitegiko kontu korrontean gaur bertan sartuko zutela esan zion abokatuak epaileari.