Itxi

Gizartea

migrazioa

Alemania, Bruselak proposatutako errefuxiatuen banaketaren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Europako Batzordearen proposamenaren arabera, apiriletik Greziako eta Italiako kostaldera heldutako 40.000 pertsona sakabanatu beharko lituzkete Europan zehar. Gehienak gerratik ihesi heldu dira.

  • Etorkinak, horietako asko gerratik ihesean etorritakoak, Lampedusan. Irudia: EFE

    Etorkinak, horietako asko gerratik ihesean etorritakoak, Lampedusan. Irudia: EFE

Thomas de Maizière Alemaniako Barne ministroak ohartarazi du zailtasunak daudela EBn akordioa lortzeko, babesa eskatu duten EBtik kanpoko pertsonen inguruan, eta Europako Batzordeak proposatutako kuoten banaketaren kontra agertu da.

Kuoten araberako banaketaz hitz egiten hasi baino lehen, Batzordeak nahi duen moduan, argitu beharko litzateke eskatu duenen artean nori dagokion baldintza hori izatea, ministroaren esanetan.

Informazio gehiago, laster.