Itxi

Gizartea

Zentral nuklearra

Garoña gelditu behar izan dute sute alarma batengatik

Agentziak | Erredakzioa

Gertakaria Gorabehera Nuklearren Nazioarteko Eskalan zero mailakoa dela esan dute arduradunek. Bestalde, zentral nuklearra “betirako” ixteko eskatu du berriro Eguzki kolektiboak.

  • Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra. Artxiboko irudia: EiTB

    Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra. Artxiboko irudia: EiTB

Ostegunetik geldirik edo itzalita dago Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra. Suteak antzemateko sistema aktibatu zen konpartimentu batean. Hala ere, lehen unetik surik ez zegoela baieztatu zuten zentraleko arduradunek.

400 watteko barra elektriko baten etengailuaren konpartimentuan abisua eman zuen sistemak. Antza denez, etengailuaren kontrol konektore batek konexioa hondaturik zuen, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren iturriek gaur jakitera eman dutenez.

Zentraleko suhiltzaileek suterik ez zegoela egiaztatu zuten. Hala eta guztiz ere, etengailuari argindarra kentzeko erabakia hartu zuten arduradunek. Erregai guztia igerilekuan eta zentrala itzalita dago, iturri berdinen arabera.

Gertakaria Gorabehera Nuklearren Nazioarteko Eskalan (INES) zero mailakoa dela esan dute arduradunek. Ondorioz, langileengan, zonaldeko biztanleengan eta bisitariengan, eta ingurugiroan ez du eraginik izan.

Eguzki

Nahiz eta zentrala geldi egon edonoiz ?kutsadura erradiaktiboa? gertatzeko arriskua agerian utzi du gertakariak, Eguzki kolektiboak salatu duenez.

Kolektiboaren ahotan, suteak antzemateko sistema zergatik aktibatu zen ez dakite eta gertakaria ?ohiz kanpokoa eta oso larria? da zentral erradiaktibo bat delako.

Horregatik, Garoña ?betirako? ixteko eskatu du Eguzkik. Era berean, segurtasun eta eraispen egitasmo bat eskatu du kolektiboak. Azkenik, zonalderako dinamizazio plan bat beharrezkoa izango dela uste du Eguzkik.