Gizartea
Diru-laguntza sozialak
'Ayudas+Justas' en 'manipulazioa' salatu dute Gasteizko apaizek
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Elizbarrutiaren apaizek agiri bat aurkeztu dute “nahaste-borrastearekin” amaitzeko. ‘Ayudas+Justas’ plataformaren benetako helburua argitu nahi izan diete eliztarrei.
-
'Ayudas+Justas' plataforma. Artxiboko irudia: EFE
‘Ayudas+Justas’ plataformak bultzatutako kanpainaren inguruan dagoen “manipulazioa” eta “nahaste-borrastea” salatu dute Gasteizko Elizbarrutiaren apaizek agiri batean. “Proposamen ebanjeliko bat ez” dela ohartarazi dute apaizek.
68 apaizek sinatu dute ekimena. Sinatzaileek prentsaurrekoan azaldu dutenez, Gasteizko Elizbarrutiaren ia erdia ordezkatzen dute; izan ere, guztira, 180 apaiz dira.
Plataformaren benetako xedearen inguruan eliztarrek duten “nahaste-borrastearekin” bukatu nahi du agiriak. Etorkinek diru-laguntzekin ustez egiten dituzten gehiegikeriak salatu zituen Javier Maroto (PP) Gasteizko alkateak eta pentsamolde horri babesa emateko sortu zen ‘Ayudas+Justas’ plataforma.
‘Ayudas+Justas’en kanpaina sinatzeari uko egin dioten eliztarrek “mehatxuak eta presioak” jaso dituztela salatu dute apaizek. Beste kasu batzuetan, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erreformari babesa ematen baldin badiete, hilero 50 euro gehiago kobratuko dituztela ziurtatu diete pentsiodunei.
e pentsiodunei.