Itxi

Gizartea

Garoña

Euskal sindikatuek Garoñaren itxieraren aldeko martxa babestu dute

Erredakzioa

Manifestazioa otsailaren 28an egingo da Gasteizen eta euskal sindikatu guztiek protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin diete langileei.

1:09

Garoña zentral nuklearraren behin-betiko itxiera eskatzeko otsailaren 28an Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete euskal sindikatu guztiek langileei.

Araba Garoñarik gabe plataformak deitu du protesta ekitaldia, hain zuzen ere, zentral nuklearra martxan jarri zela 44 urte betetzen direnean.

Gaur ELA, CCOO, UGT, LAB, USO, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, HIRU eta UAGA sindikatuek euren babesa eman diote otsailaren 28an Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuko den manifestazioari. Gainera, langileei protesta ekitaldian parte hartzeko deia egin diete.

Manifestu bateratu batean, sindikatuek adierazi dute zentral nuklearra ez dela beharrezkoa energia hornidura bermatzeko eta Iberdrolak zein Endesak beren interesengatik ireki nahi dutela gaineratu dute.

Sindikatuek energia seguru, garbi eta berriztagarrien aldeko apustua egiten dute, horien esanetan, ingurugiroari dagokionez bideragarriak direlako eta enplegua sortzen dutelako.

Garoñako zentral nuklearra (Burgos) Arabako mugatik gertu dago eta Espainiako zentral nuklearrik txikiena eta zaharrena da. Dena den, 2012ko abenduaz geroztik geldirik dago Nuclenorrek hala erabaki zuelako. Garoñaren jabeak arrazoi ekonomikoak aipatu zituen erabakia argudiatzeko, zehazki, energia nuklearrari ezarritako zerga berria. Gerora, Nuclenorrek iritziz aldatu zuen eta beste 17 urtez Garoña martxan mantentzeko lizentzia eskatu zuen. Orain, Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak hartu beharko du Garoñari buruzko erabakia.

ruzko erabakia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea