Itxi

Gizartea

Zentral nuklearra

Garoñako zentralaren kontrako manifestazioa, hilaren 28an, Gasteizen

Erredakzioa

Araba Garoñarik Gabe taldeak deitu du protesta ekitaldia, zentrala berriro martxan jartzeko "arrisku larria" dela eta.

  • Garoñako zentrala berriro irekitzearen kontrako protesta.

    Garoñako zentrala berriro irekitzearen kontrako protesta. Argazkia: EiTB

Araba Garoñarik Gabe taldeak manifestazioa deitu du otsailaren 28an, Gasteizen, Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriro irekitzearen kontra.

Andramari Zuriaren plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:00etan, eta zentrala 2031 arte irekita edukitzearen "arrisku larria" salatuko du.

Plataformatik gogorarazi dute martxoan 44 urte beteko dituela zentralak, eta "zaharkitua" dagoela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Araba