Itxi

Gizartea

Jaiotza-kontrola

Aita santua: 'Seme-alabak untxiek bezala izatea ez da beharrezkoa'

Erredakzioa

“Gurasotasun arduratsua” aldarrikatu du Frantzisko aita santuak hegazkinean eman duen prentsaurrekoan, Manila eta Erroma lotu dituen hegaldian.

  • Frantzisko aita santua Manila (Filipinak) eta Erroma (Italia) lotu dituen hegaldian. Argazkia: EFE

    Frantzisko aita santua Manila (Filipinak) eta Erroma (Italia) lotu dituen hegaldian. Argazkia: EFE

“Gurasotasun arduratsua” aldarrikatu du gaur Frantzisko aita santuak. Ona eta katolikoa izateko “untxiak bezala” ugaltzea beharrezkoa ez dela defendatu du aita santuak hegazkinean, Manila eta Erroma lotu dituen hegaldian.

“Esateko modua barkatu, baina ona eta katolikoa izateko untxiak bezala izan behar garela uste dute batzuek”, adierazi du Frantziskok hegaldian zihoazen 70 kazetarien aurrean.

Jaiotze-kontrolaren eta antisorgailuen arazoari buruzko galdera bati erantzun dio aita santuak. Elizak ez du antisorgailuen erabilera onartzen. Jaiotze-kontrolak eztabaida piztu du Filipinetan.

Biztanleria mantentzeko adituek “familia bakoitzeko hiru seme-alaba” gomendatzen dituztela azaldu du Frantziskok.