Gizartea
Charlie Hebdo
Milaka pertsonak Pariseko atentatua salatu dute, arkatzak eskuetan
Erredakzioa
Kazetarien Sindikatu Nazionalak (SNJ) deituta, adierazpen askatasuna babestu eta 12 pertsonen hilketa gaitzetsi dute.
Milaka pertsona bildu dira, Frantziako Kazetarien Sindikatu Nazionalak (SNJ) deituta, Pariseko Errepublika plazan, Charlie Hebdo aldizkari satirikoak jasan duen eraso terrorista salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko.
Kontzentrazioan, aldizkariaren aldeko pankartak erakusteaz gain, Mahomaren karikaturak ere erakutsi dituzte. Gainera, arkatzak eta axotak eskuetan ere egin dute protesta, adierazpen askatasunaren aldeko aldarri gisa.
Pariseko elkarretaratzearekin batera, protestak egin dituzte Tolosan (Okzitania), Nantesen eta Lillen ere. Frantziako Estatuko hedabideetako erredakzioetan ere minutuko isiluneak egin dituzte, aldizkariari babesa adierazteko.
sa adierazteko.