Itxi

Gizartea

Gutuna

Urkulluk Euskadi bisitatzeko gonbit egin dio Frantzisko aita santuari

eitb.eus

Hain zuzen ere, Loiolako santutegia bisitatzera gonbidatu du, aurten San Inazioren Bidearen lehen urte santua ospatuko baitute.

1:22

Iñigo Urkullu lehendakariak aurten Euskadi bisitatzeko gonbit egin dio Frantzisko aita santuari, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Agintariak gutun ofizial batean egin du gonbidapena, eta Ricardo Blazquez Espainiako Gotzain Batzarreko presidente eta Bilboko gotzain ohiaren bitartez helarazi dio aita santuari.

Hain zuzen ere, Loiolako santutegia bisitatzea proposatu dio Urkulluk Frantziskori, aurten San Inazioren Bidearen lehen urte santua ospatuko baitute.

Aita santua Jesusen Lagundiko kide da, eta konpainia horrek Loiolako santutegian du egoitza.