Itxi

Gizartea

Laguntza sozialak

Laguntza Justoagoak plataformaren sustatzaileak dimisioa eman du

Erredakzioa

Langabezia-saria bidegabe kobratzeagatik ikerketa zabaldu diotela aitortu du Patxi Gomezek.

  • Laguntza Justoagoak plataformaren prentsaurreko bat. EFE

    Laguntza Justoagoak plataformaren prentsaurreko bat. EFE

Patxi Gomez Laguntza Justoagoak plataformaren sustatzaileak aitortu egin du Inemek eta Gizarte Segurantzak ikerketa abiatu dutela bere aurka, langabezia bidegabe kobratzeagatik, eta, ondorioz, dimisioa eman du.

Plataforma hori sinadurak biltzen ari da, diru-laguntza sozialak jasotzeko baldintzak zorroztea eskatzeko.

Atzo Gara egunkariak jakinarazi zuenez, Patxi Gomez entretenimendu enpresa baten administratzaile bakarra zen, eta azken urteetan hainbatetan ohartarazi dute Arabako Aldizkari Ofizialean, langabezia bidegabe kobratzeagatik eta Gizarte Segurantzarekin zorrak izateagatik.

Gaur, Gomezek onartu egin du egunkari horrek salatutakoa.

Horren esanetan, "duela urte batzuk" utzi zuen aipatu enpresa, eta langabezia kobratzen hasi zen. Dena dela, sozietatearen akzioen % 50 baino gehiagoren jabe zenez, autonomo gisa erroldatuta egon beharko zukeela eta, horrenbestez, ez zukeela langabezia-saria jaso behar ohartarazi zion Inemek.

Enplegu zerbitzuak jasotako dirua itzultzea eskatu zion, baina Gomezek helegitea jarri zuen, eta oraindik ez du erantzunik jaso, horren esanetan.

"Plataformaren ideiekin ados nagoelako hartu dut parte eta [Javier Maroto] alkateari egin diotena niri ere egitea galarazi nahi dut", argudiatu du Gomezek, kargua uzteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Araba