Gizartea
Athletic - Alcoyano
San Mamesen Ertzaintzari iseka egiteagatik espedientea ireki diote
Erredakzioa
Segurtasun Sailak adierazi duenez, partidan hainbat jarraitzaile Ertzaintzaren aukako kantuak abesten hasi ziren, eta besteak beste “hiltzaile” oihu egin zuten.
-
Athleticen eta Alcoyanoren arteko partida San Mamesen. Argazkia: EFE
Ertzaintzak espedientea ireki dio Mungiako 31 urteko bizilagun bati San Mamesen Ertzaintzari iseka egiteagatik. Gertaerak Ahtletic eta Alcoyanoren arteko partidan izan ziren, Errege Koparen kanporaketan. Antza, Ertzaintzaren aurkako hainbat oihu egin zituen jarraitzaile talde batek eta besteak beste “hiltzaile” deitu zioten Ertzaintzari. Egile gehiago identifikatzeko asmoarekin ikerketak zabalik jarraitzen du.
Segurtasun sailak adierazi duenez, partidan hainbat jarraitzaile Ertzaintzaren aukako kantuak abesten hasi ziren, eta besteak beste “hiltzaile” oihu egin zuten.
Horren aurrean, eta egileak aurkitzeko asmoz, ikerketa ireki zuen euskal poliziak. Egileetako bat identifikatu dute oraingoz.
Gertaera jasotzeko kirol ikuskizunetako intzidentzien akta ireki du Ertzaintzak, kirol ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 legearen baitan. Ondoren, kirol ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako Estatuko Batzordera igorriko dute akta eta handik bueltan, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak erabakiko du zigorra ezarri edo ez.