Gizartea
Kanpaina
Hodei Egiluzen aldeko autokarabana solidarioa Galdakaora itzuli da
Erredakzioa
Europako hainbat herrialdetan zehar ibili da gazte bizkaitarraren desagerpenaren berri emateko eta herritarrei laguntza eskatzeko.
-
Hodei Egiluzen aldeko autokarabana. Argazkia: EiTB
Hodei Egiluzen aldeko autokarabana solidarioa Galdakaora (Bizkaia) iritsi zen atzo, Europako hainbat herrialdetan zehar ibili eta milaka kilometro egin eta gero. Alvaro Saizek koordinatuta egin dute espedizioa.
Gazte bizkaitarraren desagerpenaren berri ematea eta herritarrei laguntza eskatzea zen horren asmoa, 2013ko urriaren 19an Anberesen (Belgika) desagertu zen galdakoztarra aurkitzeko helburuarekin.
Alvaro Saiz ere galdakoztarra da, eta ezaguna da hainbat ekimen solidariotan erakutsitako konpromisoagatik. Autokarabana azaroaren 7an abiatu zen, beste bi pertsonarekin batera, Belgika hegoaldera eta Frantzia, Alemania eta Herbehereetako muga inguruetara "oraindik mezua jaso ez duten leku batzuetara eramateko: jantoki sozialetara, okupa etxeetara, polizia-etxeetara…".
ara…".