Itxi

Gizartea

Rainbow Has proiektua

Arartekoa, adingabeen bazterketaren eta homofobiaren aurka Bruselan

Erredakzioa

Rainbow Has proiektuaren azken konferentzia aurkeztu du Lamarcak. Azken bi urteetan egitasmoa zuzendu du. Homofobiagatik baztertuak izateko arriskuan dauden adingabeak babestu nahi ditu proiektuak.

0:55

Rainbow Has proiektuaren azken konferentzia aurkeztu du Iñigo Lamarca Arartekoak Bruselan. Azken bi urteetan egitasmoa zuzendu du Arartekoak. Homofobiagatik baztertuak izateko arriskuan dauden adingabeak babestu nahi ditu proiektuak.

Homosexualak edo transexualak diren adingabeen oinarrizko eskubideak defendatzeko programa da, baita familia homoparentaletako seme-alabenak ere. Proiektua 2011n hasi zen eta 2013an zuzendaritza hartu zuen Arartekoak.

“Europako herrialdeen artean desberdintasun handiak direla baieztatu dugu, baina orokorrean haurren duintasuna, berdintasuna, segurtasun fisiko eta morala eta hezkuntza aniztasunaren oinarrizko eskubideak ez dira babesten”, azaldu du Lamarcak Bruselan.

Europako Batzordeak ekimenari babesa eta diru-laguntza eman dizkio. Programan 14 elkartek, zortzi Estatuk (Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia, Herbehereak, Italia, Polonia eta Erresuma Batua), gobernuz kanpoko erakundeek, erakunde publikoek eta pribatuek parte hartu dute.