Itxi

Gizartea

Esperimentua

Nola jokatzen dugu indarkeria matxistaren lekuko garenean?

Erredakzioa

Esperimentu bat egin dute Suedian, gizon batek bikotekideari eraso egiten dionean jendeak nola erantzuten duen egiaztatzeko.

Mundu guztiak errefusatzen du, inolako aitzakiarik gabe, emakumeen kontrako indarkeria. Baina, zer gertatzen da horrelako erasoen lekuko garenean?

STHLM Panda konpainia suediarrak esperimentu bat egin du herrialde eskandinaviarrean, jendeak indarkeria matxistaren aurrean nola erantzuten duen egiaztatzea helburu. Igogailu batean ezkutuko kamera bat jarrita, gizon batek bere ustezko bikotekideari eraso egiten dio lekuko baten aurrean.

Bideoa ikusi besterik ez dago zer gertatzen den ikusteko. Bideoak agerian uzten du jendeak gauza bat pentsatzen duen arren, normalean ez dela kontsekuentea jarrera horrekin. Izan ere, ezkutuko kameraren 53 biktimetatik, bakarrak egiten dio aurre emazteari eraso egiten ari zaion gizonari.