Gizartea
Garoñako zentral nuklearra
Garoñako jarduera behin-behinean etetearen kontra agertu da Gorena
Erredakzioa
Nolanahi ere, Araba Garoñarik Gabe plataformak esan du zentral nuklearra berriro irekitzearen aurkako prozesu judizialak irekita jarraitzen duela eta alderdiei politikoei batasuna exijitu die.
-
Garoñako zentral nuklearra. Artxiboko irudia
Auzitegi Gorenak baztertu egin du Garoñako zentral nuklearraren jarduera behin-behinean eteteko neurriak hartzea, Arabako Batzar Nagusiek eskatu zuten bezala.
Auzitegi Gorenak uste du lizentzia berritzeko aukera argitu bitartean zentralaren jarduera bertan behera geratuko balitz, herritarren argindarra izateko eskubidea urratu daitekeela.
Bestalde, Alberto Frias Araba Garoñarik Gabe plataformako bozeramaileak nabarmendu Auzitegi Gorenak aipatu erabakia hartu duen arren, zentral nuklearraren kontrako prozesu judizialak “bizirik” jarraitzen duela.
“Ebazpenak konpainia elektrikoen interes ekonomikoak lehenetsi ditu, zentral nuklearraren inguruan bizi diren herritarren bizitza, segurtasuna eta etorkizuna bermatu beharrean”, kritikatu du.
Gauzak horrela, euskal alderdiei “batasunez” lan egiteko eskatu die, “gizarte eragileek egin duten moduan”, Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzea ekiditeko.