Itxi

Gizartea

Ebola

Teresa Romero, albiste onenaren zain

Erredakzioa

Gaur egingo diote ebola atzemateko bigarren proba erizaintzako laguntzaileari. Negatibo ematen badu, odolean Ebolaren birusik ez duela esan nahiko du.

  • Carlos III Ospitalea; bertan dute Teresa Romero. EFE

    Carlos III Ospitalea; bertan dute Teresa Romero. EFE

Teresa Romero erizaintzako laguntzaileari gaur egingo diote bigarren proba ebola duen argitzeko. Lehenengoa asteburuan egin zioten, eta negatibo eman zuen. Horrenbestez, gaur ere emaitza bera errepikatzen bada, odolean Ebolaren birusik ez duela esan nahiko du.

Dena dela, hala gertatzen bada ere, Teresak Madrilgo Carlos III Ospitalean jarraitu beharko du, ebolak hainbat organotan egindako kalteak sendatzeko.

Fernando Simon Osasun Ministerioko teknikariak azaldu duenez, erizaintzako laguntzailea "onera" egiten ari da, baina oraindik ezin dute zehaztu noiz emango dioten senda-agiria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ebola berriak