Itxi

Gizartea

2013ko urriaren 19an

Hodeiren familiak kasua ahanzturan ez galtzea eskatu dio Belgikari

Erredakzioa

Momentura arte, inork ezin izan du Hodei Egiluz topatu, ezta 2013ko urriaren 19ko goizaldean gertatutakoa argitu ere.

0:35

Asteburuan urtebete beteko da Hodei Egiluz Anberesen (Belgika) galdu zenetik, eta larunbat arratsaldean haren senide eta lagunek azken elkarretaratzea egin dute Anberesen bertan. Kontzentrazioaren ondoren, Hodei Egiluz azken aldiz ikusi zuten tokian dagoen zuhaitzetik haren kartela kendu dute. Aurrez, arratsaldean, Gron Plaatsen mosaiko erraldoia egin dute eta hirian zehar kartelak pegatu dituzte.

Bien bitartean, goizean, 50 bat pertsonak, tartean senideak, lagunak, Ibon Uribe Galdakaoko (Bizkaia) alkatea… elkarretaratze bat egin dute Anbereseko udaletxearen atarian, karteak eskuetan zeramatzatela.

Pablo Egiluz Hodei Egiluz duela urtebete Anberesen desagertutako gaztearen aitak bilaketari eusteko eskatu die Anbereseko (Belgika) agintariei, eta Belgikako koalizio-gobernuari ere esku hartzeko dei egin dio.

Gainera, bertartutakoek Hodei desagertuta egon den egun bakoitzeko puzgarri zuri bat askatu dute, euskal gaztearen aurpegiarekin.

Bart de Wever hiriko alkate eta independentziaren aldeko liderra ez zegoen hirian, baina Hodeiren familiak Stijn Vranken bertoko poetari (Hodeiren inguruan poema bat iddatzi du) 60 euskal idazle baino gehiagok idatzitako gutunak eman dizkio, alkateari ikerketan laguntzeko eskatuz.

Vranken Galdakaon izango da astelehenan egitekoa den elkarretaratzen berri batean, eta De Weberri gutunak entregatzeko konpromisoa hartu du, esan duenez, gaztea “topatu beharra dagoelako”, haren desagerpena “ezbehar” handia delako guztiontzat, Anberesentzat ere bai, besoak zabalik dituen hiri abegikorra baita.

Momentura arte, inork ezin izan du Hodei Egiluz topatu, ezta 2013ko urriaren 19ko goizaldean gertatutakoa argitu ere.

“21ean urte bat beteko da, Bruselatik Hodeiren lagun baten deia jaso genuenetik, bi egun zeramatzela desagertuta eta egun horretan lanera joan ez zela esanez”, gogoratu du Pablo Egiluzek.