Itxi

Gizartea

Ebola

Madrilen ospitaleratutako bi pertsonak negatibo eman dute ebola proban

Erredakzioa

Atzo, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ebola izan dezaketelako, hiru Madrilen eta hiru Kanariar Uharteetan.

  • Carlos III Ospitalea; bertan bakartzen dituzte ebola izan dezaketen pertsonak. EFE

    Carlos III Ospitalea; bertan bakartzen dituzte ebola izan dezaketen pertsonak. EFE

Atzo Madrilgo Carlos III Ospitalean bakartu zituzten bi pertsonak negatibo eman dute ebola proban, Espainiako Gobernuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Orotara, sei pertsona bakartu zituzten atzo, hiru Madrilen eta beste hiru Kanariar Uharteetan, ebola zantzuak zituztelako.

Negatibo eman dutenak hauek dira: Teresa Romero ebola duen erizaina Carlos III Ospitalera eramateko erabili zuten anbulantziaren erabiltzaile bat eta Air Franceren hegaldi batean atzo Parisetik Madrilera iritsi zen Nigeriako herritar bat. Gainerakoen emaitzak ez dira ezagutzen oraindik.

Aipatu bi pertsonek lehen proban eman dute negatibo, baina 72 orduren buruan beste bat egingo diete. Hori dela eta, oraindik ere ospitaleratuta dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Ebola gaitza