Gizartea
Ebola
Beste osasun langile bat kutsatu da ebolaz AEBn
Erredakzioa
Herrialde hartan jazotako bigarren transmisio kasua da. Aurrenekoa ere osasun langile bat izan zen.
Texasko (AEB) ospitale batean ebolaz hil zen gizonezkoa artatu zuen beste osasun langile bat kutsatu da gaixotasun horretaz, osasun administrazioak jakinarazi duenez.
Horrenbestez, AEBn jazotako bigarren transmisio kasua da.
Langileak atzo jakinarazi zuen sukarra duela, eta “berehala” bakartu zuten, ospitale horretan bertan.
Ebola duen jakiteko lehen proba bart egin zioten, positibo eman du. Orain beste bat egingo diote, lehen emaitza baieztatzeko.