Gizartea
Ebola Espainian
Excalibur zakurra hil zuen operazioaren arduradunak dimisioa eman du
Erredakzioa
Lucas Dominguez Rodriguez Osasun Zaintzako Albaitaritza Zentroko (VISAVET) zuzendariak hartutako erabakia deitoratu du Complutense Unibertsitateak.
-
Teresa Romero ebolaz kutsatutako erizaina eta haren zakurra, Excalibur. Argazkia: EFE
Excalibur ebolaz kutsatutako erizainaren zakurra hil zuen operazioaren arduradunak dimisioa eman du arratsaldean.
Lucas Dominguez Rodriguez Osasun Zaintzako Albaitaritza Zentroko (VISAVET) zuzendariak hartutako erabakia deitoratu du Complutense Unibertsitateak.
VISAVET laguntzen eta babesten jarraituko dutela azpimarratu du Complutensek. Hasiera batean, zakurra eramateko oniritzia eman zuen errektoretzak.
Hala ere, Lan Ikuskaritzarekin hitz egin eta gero, segurtasun biologikoko instalazioetan funtzionamendua bermatzeko baimenik ez ematea erabaki zuten. Horrela, zentroko eta Albaitaritza Fakultateko langileen eta ikasleen osasuna eta segurtasuna bermatu nahi izan zuten.
Teresa Romero erizainaren zakurra urriaren 8an hil zuten, osasun arduradunek beste aukerarik ez zegoela erabaki eta gero.