Gizartea
Pandemia
OMS: 'Asteko 10.000 ebola kutsatu izan daitezke abenduan'
Erredakzioa
Gaixotasunak abenduko lehen astean "goia jotzea espero" du Munduko Osasun Erakundeak. Hortik aurrera kutsatuen kopuruak pixkanaka-pixkanaka behera egitea espero du OMSk.
-
Liberia. Argazkia: EFE
Abenduaren hasieran, asteko 5.000-10.000 ebola kutsatu izango direla uste du Munduko Osasun Erakundeak (OMS), Bruce Aylward nazioarteko erakundearen zuzendari nagusiaren ondokoak gaur azaldu duenez.
Gaixotasunak abenduko lehen astean "goia jotzea espero" du Aylwardek. Hortik aurrera kutsatuen kopuruak pixkanaka-pixkanaka behera egitea espero du, eritasunaren aurkako borrokan martxan jarritako ekintzei esker.
Une horretan ebola kasuen kopuru zehatz bat ematerik ez dagoela adierazi du adituak; izan ere, kopuru hori faktore askoren menpe dago.
8.914 kutsatu eta 4.447 hildako
Hala ere, gaur 8.914 kutsatu zenbatu ditu OMSk, ondorioz, "9.000 kasuak gaindituko ditugu aste honetan". Bestalde, ebolak 4.447 lagun hil ditu dagoeneko, Aylwardek adierazi duenez. Astero mila kutsatze daude egun, eta kutsatuen % 70 hil egiten dira.
Abendutik aurrera kutsatuen kopuruak behera egiten hastea espero dute OMSko arduradunek. Abenduaren amaieran beherakada nabarmenagoa izatea espero dute.