Itxi

Gizartea

Lan Eskaintza Publikoa

Osakidetzak bi Lan Eskaintza Publiko abiatuko ditu, aurten eta 2015ean

Erredakzioa

Urte bukaeran izango da bata, eta 2015eko hasieran bestea. Plaza kopurua 300 ingurukoa izango da.

  • Osakidetzako langile bat.

    Osakidetzako langile bat. Argazkia: EiTB

Jon Darpon Osasun sailburuak iragarri du bi Lan Eskaintza Publiko jarriko dituela abian 2014a amaitu aurretik bata, eta 2015aren hasieran, bestea.

Eskainiko diren plaza kopurua "batzuek, asmo txarrarekin, iragarritako 60ak halako 5 edo 6" izango da, Darponek sindikatu batzuei erreferentzia eginez azaldu duenez.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Osasun sailburuak Lan Eskaintza Publikoa sindikatuekin adostu nahiko lukeela esan du, baina aitortu du langileen ordezkarietako batzuek "legegintzaldiaren hasieratik" erakutsi dutela ez dutela "ezer adosteko asmorik".