Gizartea
Ebola agerraldia
Ebolak 2.400 pertsona hil ditu jada Afrikako mendebaldean
Erredakzioa
Ebola agerraldia inoizko "larriena eta konplexuena" dela ohartarazi du Munduko Osasun Erakundeak.
-
Martxoan hasi zen ebola agerraldia, Afrikako mendebaldean. EFE
Ebola agerraldiak 2.400 pertsona hil ditu dagoeneko Afrikako mendebaldean, martxotik, eta beste 4.784 kutsatu, Margaret Chan Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari nagusiak emandako datuen arabera.
MOEk ohartarazi duenez, gaixotasuna osasun agintarien kontrol gaitasuna baino azkarrago hazten ari da, batik bat Ginean, Liberian eta Sierra Leonan. Ebola Nigeriara eta Senegalera ere hedatu da.
"Afrikako mendebaldea astintzen ari den ebola agerraldia handiena, konplexuena eta larriena da, gaixotasuna duela 40 urte lehen aldiz atzeman zenetik", ohartarazi du Chanek Genevan egindako prentsaurreko batean.