Itxi

Gizartea

Donostian

Abortuaren Legea erreformatzeko 'zalantzak' antzematen ditu Munillak

Erredakzioa

Gotzainak berriro esan duenez, "abortua indartsuenaren legearen garaira daraman inboluzioa da".

"Asko dira zalantzak bizitza defendatzeko orduan!", esan du Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak Abortuaren Legearen erreformaren inguruan, "luzaroan iragarrita baina oraindik bukatu gabea".

Birjinaren Jasokundea dela eta (Donostiako jaien egun handian) egindako homilian, elizgizonak langabeziaren aurkako borroka eta hezkuntzan erlijio irakasgaiak izango dituen aldaketak ere izan ditu hizpide.

Munillaren esanetan, abortua "gizarte zibilaren esentzian eragiten duen" gaia da eta "amaren altzoan gizaki baten bizitza etetea progresistatzat jotzea, enpresariaren kaleratze askea, ordainik eman gabe, aldarrikatzea bezala da".

Gotzainak berriro esan duenez, "abortua indartsuenaren legearen garaira daraman inboluzioa da" eta "gizarte baten etika maila kide ahulei emandako tratamenduaren arabera neurtzen da".