Itxi

Gizartea

Lasaitasuna urbanizazioa

Esako urtegia handitzearen aurkako protesta egin dute

Erredakzioa

Esako Lasaitasuna urbanizazioko bizilagunek urtegia handitzeko lanak gelditzeko eskatu dute Zangozan egindako protestan.

Esako urtegia handitzeko lanak bertan behera uzteko eskatu dute Lasaitasuna urbanizazioko eta Zangozako bizilagunek. Orain pare bat aste Ebroko Ur Konfederazioak Lasaitasunako bizilagunen etxejabetzeak iragarri zituen, euren etxeetan agertutako pitzaduren ondorioz.

“Esa ez, lanak gelditu” taldeak egin du deialdia, eta bizilagunek bertan adierazi dutenez, euren etxeetan agertutako pitzadurak urtegia handitzeko lanekin daude zuzenean lotuta. Bizilagunen aburuz, gainera, urtegiaren inguruko mendi magalean izandako lur mugimenduek euren etxeei soilik ez, inguruko herriei ere eragien lieke. Era berean, Ur Konfederazioaren presidentearen dimisioa eskatu dute.

Etxejabetzeak El Mirador eta Lasaitasuna urbanizazioetako bizilagunei eragiten die. El Mirador urbanizazioan ez da inoiz inor bizi, baina Lasaitasunak 103 etxebizitza ditu. Bizilagunak triste eta haserre daude, etxean utzi behar dutelako.