Itxi

Gizartea

Konstituzionalaren aurrean

Nafarroan 'fracking'a erabiltzeko debekuaren aurka egingo du Gobernuak

Erredakzioa

Ministroen Kontseiluak akordio bat onartu du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Nafarroan haustura hidraulikoa ikerketa teknika bezala erabiltzeko debekuaren aurka egiteko.

  • Fracking Europa

    Fracking Europa

Ministroen Kontseiluak akordio bat onartu du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Nafarroan haustura hidraulikoa ikerketa teknika eta gas ez konbentzionala ateratzeko bezala erabiltzeko debekuaren aurka egiteko, hau da, 30/2013 Foru Legearen kontra egiteko.

Foru Erkidegoko 30/2013 Legearen 1 a) artikuluak guztiz debekatzen du Nafarroako lurraldean ez ohiko hidrokarburoak ikertzea eta ustiatzea, ‘fracking'a erabili behar izatekotan.

Gobernuren ustez, arau horrek Estatuaren oinarrizko araudia urratzen du, Konstituzioko 149.1 artikuluan jasoa. 1998ko Hidrokarburoen Sektorearen Legearen arabera, 3.2 artikuluan, autoritate erregulatzaileen eskumenen harira, Estatuko Administrazio Nagusiari dagokiolako eskumen hori.

Estatua da esplorazio eta ikerketa baimenak emateko arduraduna, autonomia erkidego bati baino gehiago eragiten dioenean.