Gizartea
Aldarrikapena
Zazpi egunez Bizkaian pedalei eragiten, AHTren kontra
Erredakzioa
Mugituk antolatutako bizikleta martxa Durangotik abiatu da, eta datorren astean Bizkaiko zenbait herri zeharkatuko dituzte, aldarrikapen baketsuan.
-
Martxaren partaideak, Durangon. EiTB
Abiadura Handiko Trenaren kontrako bigarren bizikleta martxa hasi da gaur Durangon, Mugitu kolektiboak antolatuta.
Abuztuaren bira arte Bizkaiko hainbat tokitatik abiatuko da protesta ekimen hau, abiadura handiko trenaren aurkako aldarria zabaltzeko.
Herririk herri, txikizioaren aurka mugi lelopean, gaur abiatutako bizikleta martxa Bilbon amaituko da.
Trenaren proiektuak ekologian, gizartean baita ekonomian ere dituen ondorio kaltegarriak salatu nahi dute protestaren bidez.
Era berean, lurraren defentsaren alde lan egiten duten beste talde batzuekin bat egiteko ere baliatuko dute protesta martxa hori; esaterako, frackingaren aurkako plataformarekin edota kostaldearen babesa eskatzen dutenekin.