Itxi

Gizartea

Mezu elektronikoak

Torresek Felipe erregeak Noosen negozioen berri zuela erakutsi nahi du

Erredakzioa

Diego Torres Urdangarinen kide ohiak zenbait eskutitz eraman dizkio epaileari, Urdangarinen eta Felipe erregearen artean konfiantza handiko harremana zegoela erakusteko.

  • Diego Torres, bere emaztearekin, Auzitegiko atarian. Artxiboko irudia: EFE

    Diego Torres, bere emaztearekin, Auzitegiko atarian. Artxiboko irudia: EFE

Diego Torres Iñaki Urdangarinen kide ohiak zenbait mezu elektroniko helarazi dizkio Jose Castro epaileari, Felipe VI.a erregeak Urdangarinen jarduerak ezagutzen zituela eta Erregeen Etxeak babesten zituela erakusteko.

Torresen eta Maria Tejeiro horren emaztearen inputazioaren helegitean, abokatuak Cristina infantaren senarrak garai horretan Asturiaseko printzea zenari bidalitako eskutitzak jaso ditu, bien artean konfiantza handiko harreman zegoela erakusteko.

Besteak beste, Urdangarinek printzearen ezkondu aurreko agurraren antolakuntzan parte hartu zuela eta Feliperi bidalitako mezu bat, Joaquin Boixareu Noos Institutua sortu zuen enpresaburuarekin (Castro epaileak Noos sareko kidetzat jotzen du") Moskun biltzeko eskatuz.

Gainera, Urdangarinek Asturiaseko Printze-Printzesaren inguruan umore klabean bidalitako mezuak ere daude, eta defentsaren arabera, horrek erakusten du "bien arteko harremana egunerokoa" zela, Urdangarinek Erregeen Etxeko kideak jakinaren gainean zituela, Feliperen lagunminekin harreman estua zuela eta Juan Karlos erregeari ere laguntza eskatzen ziola.

Hori guztia kontuan hartuta, Torresek sendotu nahi du bere tesia, hau da, Noos Institutuaren jarduerak legezkoak izan behar zirela, Erregeen Etxeak "gertutik eta modu zorrotzean jarraitzen" zituelako.

Manuel Gonzalez Peeters Torres defendatzen duen abokatuak ohartarazi duenez, epaiketa egiten denean "entregatutako maila guztietan, egungo legeriak ezartzen dituen mugak aintzat hartuta, agertzen diren pertsona denak" lekuko gisa aurkezteko eskatuko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Cristina infanta