Itxi

Gizartea

Elkarretaratze isila

Galdakaoko herriak Hodei Egiluz bilatzeko eskatu du berriro

Erredakzioa

Gaztearen gurasoak eta senitartekoak elkarretaratzean izan dira. Hamar minutuko iraupena izan du eta txalo artean bukatu da, udaletxe aurrean.

1:52
Irudirik gabe

Ia 500 pertsonak elkarretaratzea egin dute gaur, Galdakaon, Hodei Egiluz bilatzen jarraitzea eskatzeko. Herriko gaztea urriaren 19an desagertu zen, Anberesen (Belgika).

"Itxaroten zaitugu" lelopean, hamar minutuko elkarretaratze isila egin dute udaletxearen aurrean. Gaztearen gurasoak eta senitartekoak bertan izan dira. Elkarretaratzea txalo artean bukatu da.

Hodei Bila plataformak eta Udalak gaztea gogorarazteko elkarretaratzea hilero deitzen dute.

Arrastoen falta ikusita, semea bilatzeko EBko erakundeen inplikazio handiagoa eskatu zioten gurasoek Cecilia Malmstrom Barne komisarioari iragan ostegunean.