Gizartea
Hodei Egiluz
Hodei Egiluzen desagerpenagatik atxilotutako kide bat aske utziko dute
Erredakzioa
Epaitegitik iragarri diete Egiluzen gurasoei erabakia. 2013ko urriaren 19an desagertu zen Galdakaoko gaztea.
-
Hodei Egiluz. EFE
Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren desagerpena dela eta atxilotuta dagoen pertsona bat aske utziko dute laster, desagertuaren aitak jakinarazi duenez.
Epaitegitik iragarri diete Egiluzen gurasoei erabakia. 2013ko urriaren 19an galdu zen gaztea Anberesen.
Gainera, Polizia Federalak desagertuaren bila jarraitzen du, nahiz eta kasuaren inguruko aztarna berririk ez den agertu.